Geroa Baik Polizia Gorpu Nazionaleko goi karuak nola saritzen diren kritikatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ira. 29a, 00:00

Bixente Serrano Izko Geroa Baiko diputatuak Kongresuan Jorge Fernández Díaz Barne ministroa batzordean agertzea eskatu du,  bereizgarri gorridun polizia-meritua saritzeko 35 gurutze zein irizpiderekin eman diren azal dezan, arrisku ekintzetarako erreserbatuak baitira eta automatikoki soldata igoera baitakarte, bizia arriskuan jartzen ez duten kupulako 445 nagusiri eman dizkietelarik eta haien artean asko izendapen libreko karguak direlarik.

Serrano Izkok salatu duenez “bereizgarri horiek emateko baldintzak finkatzen dituen 5/1964 legea ez da betetzen” eta era berean “merezi ez diren soldata igoerekin goi karguak saritzen ari dira tartean bizi arriskurik ez dagoelarik”. Diputatu nafarraren arabera jarduteko modu hau “zeharo lotsagarria da kontutan hartzen badugu, gainera, polizia kupulako zati handi bat izendapen libreko karguak direla”.

Serrano Izkok iragarri du ere ministroari “mesede tratu” honekin amaitu dezala eskatuko diola eta argibide moduan azaldu du aurten horrelako ezaugarriak dituzten 35 pentsiodun domina eman direla “bulegoetako” 445 nagusiren artean eta 44,  54.444 agenteen artean”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!