Koldo Martinez Geroa Bairen Kongresurako zerrendaburu izango da datozen hauteskunde orokorretan

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ira. 26a, 00:00

Geroa Bairen Kontseilu Nagusiak, koalizioaren organo politiko gorena alegia, Koldo Martinezen hautagaitza berretsi du gau datozen hauteskunde orokorretan Kongresuko zerrendaburua izan dadin, Atarrabiako Kultura Etxean gaur goizean egin del bilkura batetan.

Geroa Bairen  Batzorde Iraunkorrak pasa den irailaren 1ean ireki zuen hautagaitzak aurkezteko prozesua eta Koldo Martinez izanik hautagaitza aurkeztu zuen bakarra bai eta beharrezko abalak zituenez, aho batez erabaki zuen pasa den astelehenean bere hautagaitza onartzea.

Gaur egin del Kontseilu Nagusiak Nafar Gobernuak finkatu dituen lan ildoak azaldu eta eztabaidatzeko izan da ere, bai eta koalizioak hauteskunde orokorrei begira egin beharrekoen inguruan ere, Geroa Baik datozen hauteskundeetara aurkeztuko duen programa prestatzeko lanak hasi dituelarik.

Geroa Baik programa lantzeko eta bai Kongresurako eta bai Senaturako ere zerrendak egiteko lana datorren urrian zehar egingo du, horrela azaroan berriro ere Kontseilu Nagusian bozkatzeko.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!