Baztango Geroa Baik bailarako alkatearen gaitzespena eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ira. 24a, 00:00

Baztango Geroa Baik gaurko udalbatzan mozio bat aurkeztuko du bailarako alkate Joseba Otondoren gaitzespena eskatuz, udalbatzak 2015eko uztailaren 23an adostutakoaren aurkako erabakia hartu baitu.

Udalbatza hartan, udal aktak jasotzen duen moduan, 6 boz alde eta 7 boz aurka ez zen Bilduren proposamena aurrera atera, zeinetan Nafarroako Gobernuari eskatzen zitzaion Udalaz Gaindiko Eragineko Plan Sektoriala zuzendu eta bertan behera uztea bai eta Udala auzitegietara joatea proposatuz Lekarotzko herrietako batzarreak onartutako erabakien defentsan.

“Hala ere, hurrengo egunean, Baztan Bailarako alkateak modu harrigarrian proiektuari adostutakoarekiko erabat kontrakoa zen alegazio dokumentu bat aurkeztu zuen, horrela udalbatzaren agindua ez betez”, argitzen du gaur Baztango Geroa Baik aurkezturiko dokumentuak. “Oso kezkagarria da alkatea udalaren gehiengoak adostutakoari jaramonik ez egitea eta gainera gainontzekoi informaziorik eman gabe egitea”, gaineratu du.

Mozioa, horregatik, gainera alkatearen gaitzespena eskatzen du, bai eta aurkeztutako alegazioak lehen bait lehen kentzea, Nafarroako Gobernuari Udalak Aroztegia proiektuari babesa emateko akordioa helaraztea bai eta gaurkoan aurkezten den gaitzespen akordioa ere.

Baztango Geroa Baik kudeaketa gardenago eta parte hartzaileago baten aldeko apustua egin du eta gobernu taldeari gogorarazi dio ez duela udalbatzaren gehiengo osoa ziurtaturik, hortaz elkarrizketa eta adostasunaren alde egin behar duelarik alde banako moduan jardun ordez.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!