Iruñeko Geroa Baik Protokolo, Ohore eta Sari Araudi proiektu bat aurkeztuko du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ira. 24a, 00:00

Iruñeko Geroa Baik Protokolo, Ohore eta Sari Araudi proiektu bat aurkeztuko du. Udal taldeko kideek, Ohore eta Sarien gaineko hainbat protokolo eta gai formal (Urrezko Domina, Iruñeko Zapia, senidetzeak edo kale eta enparantzei izenak jartzea) arauturik gera daitezen proposatuko du horrela, bai eta Protokolo ingurukoak ere (Udala Hiri Gorputzean, Udaltzaingoaren jaiaren egitea edo Udaletxean Aralarreko Aingeruari ohiko arreta).

Horrela, lehenik eta behin, proposaturiko proiektuak ohoreak eta sariak emateko baldintzak eta tramiteak arautzen ditu. Iruñeko Urrezko Domina dela eta, proposamenak dio “Domina ematea Udalbatzaren eskumena izango da, hori gertatzeko Udalbatzak aho batez onartu beharko duelarik” eta, Iruñeko Zapiaren kasuan, Iruñeko Kultura Kontseiluari egokituko zaio, aurkeztutako hautagaitzak ikusi ondoren, saria emateko proposamena Udalbatzari helaraztea, honek gehiengo osoz onetsi beharko duelarik.

Bere aldetik, protokolo ordezkaritzari dagokionez, araudiaren arabera, ordezkaritza Hiri Gorputzean egiten denean, bertaratutako zinegotziek gala jantziak erabiliko dituzte”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!