Geroa Baiko Batzorde Iraunkorrak Koldo Martinez izendatu du arratsalde honetan datozen hauteskundeetan koalizioaren Kongresuko kandidaturako zerrenda burua izateko. Koalizioko Kontseilu Nagusiak, organo politiko gorena alegia, larunbat honetan bere hautagaitza onetsi beharko du Atarrabiako Kultura Etxean egingo duen bilkuran.
Batzorde Iraunkorrak pasa den irailaren 1ean hautagaitzak aurkezteko epea ireki ondoren, Koldo Martinez hautagaia berrestea erabaki du aho batez, aurkeztu den hautagaitza bakarra izan baita eta beharrezko abalak baititu.
Larunbateko Kontseilu Nagusiak ere Nafarroako Gobernuak jarritako lan ildoak aurkezteko eta haien inguruan eztabaidatzeko balioko du, bai eta koalizioak hauteskunde orokorretarako egin beharreko lanaren inguruan ere. Geroa Bai hasi da jada datozen hauteskundeetarako aurkeztuko duen programa prestatzeko lanetan.
Koalizioak programa, bai eta Kongresurako eta Senaturako zerrendak egiteko lana ere datorren urrian zehar egingo du, horrela azaroan berriro ere Kontseilu Nagusian bozkatzeko.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.