Geroa Baik “sekulako zentzugabekeria” deritzo Auzitegi Konstituzionalaren erreformari

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ira. 16a, 00:00

Kongresuan Geroa Bairen diputatu Bixente Serrano Izkok Alderdi Popularra salatu du Behe Ganberako tribunan bere hizketaldian “espainiar nazionalismorik gogorren eta antikatalanaren artean botoak jasotzen saiatzeagatik Auzitegi Konstituzionala erreformatzeko bere proposamenarekin”.

Bai popularrek bai Gobernuko presidenteak ere “zentzu eza, itsutasuna eta arazo politikoei aurre egiteko gaitasun eza dutela frogatu dela” ziurtatu ondoren, nafar diputatuak Rajoyri azaldu dio “katalanak direla bere Espainiaren proposamenarekin konbentzitu behar dituenak eta ez Alemaniako Kantzilerra, ez eta Amerikako Estatu Batuetako presidentea edota britainiar premierra”.

Serrano Izkok “Rajoyk eta PPk hiritarrei kontsulta egiteari dioten izua mentalitate autoritarioetan berezkoa dela” nabarmendu du, bai eta kritikatu halaber “neurri judizial eta hertsatzaileetara” jotzea “eta auzitegiak politizatzea interes politiko eta alderdikoien menpe jarriz hori eragozteko”.

Jarrera honen aurrean Geroa Baiko diputatuak “elkarrizketaren bidez, mehatsurik gabe eta laguntzeko asmoz arazoei irtenbidea ematearen” aldeko apustua egin du, nahiz eta azpimarratu “Rajoyk ez dakiela laguntza ematen, bere itsutasun politikoak eskumotz ere utzi baitu”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!