Nafarroako Parlamentuko Toki Administraritza Batzordeko Geroa Baiko bozeramaile Unai Hualdek, Nafarroako Gobernuaren eta Estatuko Gobernuaren artean lortutako akordioa berri ona dela iritzi du toki erakundeak direla eta Nafarroako foru erregimenaren berezitasuna gordetzen baita.
“Udal autonomiaren ikuspuntuaren aldetik garrantzitsua da Estatuaren aldetik onartu izana toki erakundeak beraiek direla berezkoak eta delegatuak dituzten eskumenez gain, beste batzuek ez dutela euren finantza jasangarritasuna arriskuan jartzen baloratzen dutena, eta goi mailako beste administraritzaren tutoretzapean ez egoteko”, ziurtatu du Hualdek.
Bozeramailearen arabera, “nafar toki erakundeen autonomia gordetzea azken legegintzaldian Geroa Bairen helburua eta kezka izan zen, orain gutxi onartu den Toki Administraritza arrazionalizatu eta jasangarriagoa egiteko estatu mailako 27/2013 Legeak orduan gure tokiko errealitatearentzako ekidin beharreko ondorio ezkorrak baitzituelako eta izaten jarraitzen dituelako”.
Unai Hualdek nabarmendu duenez gainera “gobernu berriak akordioak erdiesteko duen gaitasunak 23/2014 Foru Legearen onarpena dakar baie ta Auzitegi Konstituzionalean jarrita dagoen helegitearen erretiratzea”. Gainera, bozeramailearen arabera, akordio honek “Nafarroako tokiko mapa berrantolatzeko eztabaida parte hartzaile bati ekiteko lasaitasuna edukitzea” ahalbidetuko du, “azken legegintzaldian egiteke geratu baitzen eta egungo Nafarroako Gobernua babesten duten lau parlamentu taldeen programa konpromisoetako bat baita”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.