Lizarraldeko Geroa Baik Mariví Sevilla hautagai independentea (LOIU) babestuko du Jurramendi Mankomunitateko presidentziaren hautaketan, eratze batzarra datorren ostiralean Lizarran egingo delarik.
Lizarraldeko zerbitzuak batzen dituen organo horretan Geroa Baiko ordezkariek Lodosako zinegotziak aurkeztu duen programa baloratu dute, bai eta “Lizarraldeko sentsibilitate mota guztiak” batzeko bere gaitasuna, “kandidatura independente bat baita”, eta “egun gauden aldaketa momentua eta Nafarroako erakunde guztietan bizitzen ari duguna”.
Geroa Baik Jurramendi Mankomunitatea bezalako erakunde batetara ere aldaketa eramatearen “garrantzia” nabarmendu du eta, zentzu honetan, organo horretan koalizioko ordezkariek esan duten moduan, “Mariví Sevillak ideia berriak ekar ditzakela uste dugu eta eskaintzen diren zerbitzu ezberdinei bultzada eman”.
Azkenik, koalizioak “azken hauteskundeetan akordioetara iristen jakiteko Sevillak eta LOIUK agertutako trebetasuna” balioetsi dute, bai eta, Geroa Baik defendatzen duen bezala, “Mankomunitatea Lizarraldeko herritaren guztien interesak babesteko tresna izatea, frentismoetatik urrun eta aurreko agintaldiak gaindituz”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.