Iruñean Geroa Baiko udal taldea terrorismoaren biktimen “erabilera alderdikoia” kritikatu du Gotorlekuko Arma Aretoan Polizia Nazionalaren erakusketa bat bertan behera geratzeak ekarri duen polemikaren ondoren; Gotorlekua, abuztuaren 20ean Gobernu Batzordeak hartutako erabakiaren arabera erabilera “artistiko eta kulturaletara” mugatzen da.
“Polemika interesatua dela uste dugu eta ekiditeko aukera zegoen aurreko Gobernu taldeak, UPNrena, aurreikusita zegoen erakusketari buruz egungoari informatu izan balio”, nabarmendu dute udal taldeko kideek, hasiera batean “Polizia Nazionalari buruzko” erakusketa bat “eta ez terrorismoaren biktimei buruzkoa” zegoela aditzera eman zietela gaineratuz.
“Horrelako polemikak ekidin daitezkeela uste dugu, oso mingarriak baitira terrorismoaren biktimentzako, eta ez egitearen arrazoi bakarra hiritarren arteko konfrontazioa eta frentismoa elikatzen jarraitzea da”, azpimarratu dute udal taldeko kideek, zeinentzako horrelako egoerek “beharrezko aitorpenari, justiziari eta biktima guztien ordaintzeari loturiko ekimen zehatzak garatzeko beharra indartzen dute, Bake eta Elkarbizitzarako Batzorde Berezi baten eraketaren bitartez”.
Azkenik, Iruñeko Geroa Baik bere babesa azaldu du Gotorlekua gune “artistikoa eta kulturala bakarrik” izateko.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.