Geroa Bai positiboki baloratu du Kongresuko Mahaiak Pedro Morenés ministroa agertzeko eskaera onartzea, uda honetan turista bat zauriturik suertatu zen “gertaera larria” jazo ondoren Errege Bardeetako tiro poligonoaren inguruetan, haren barruan maniobra militarrak egiten ari ziren bitartean.
Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok ziurtatu duenez, ministroari eskatuko dio “azken hariraino argitu dezala” pertsona hau zauriturik suertatzeko inguruabarrak, “gertaera tamalgarri eta larri batean” zeina bere aburuz “inoiz gertatu ez beharrekoa” da eta “poligonoaren segurtasuna kolokan jartzen duena parkeko bizilagun eta bisitarien segurtasunarentzako arriskua baita”.
Halaber, nafar diputatuak “lehen bait lehen eta tinkotasunez neurriak har daitzen” eskatuko du “antzeko ezer berriro ere gerta ez dadin”, bai eta iragarri koalizioa “adi egongo dela NATOK datorren urrian eta azaroan, 30.000 soldaduren parte hartzearekin egingo dituen maniobren aitzinean”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.