Geroa Bai bost batzordeen buruan egongo da Parlamentuan: Garapen Ekonomiko (Jokin Castiella), Ogasun eta Finantza (Isabel Aranburu), Lehendakaritza (Unai Hualde), Foru Araubide (Patxi Leuza) eta Osasun (María Solana).
Jokin Castiella Garapen Ekonomikoaren arloko buruak, batzorde horren garrantzi handia azpimarratu ondoren, konfiantza eskertu zuen eta baikortasunez buruz buru lan egitera deitu zien arlo horretako beste parlamentariei.
Ogasun eta Finantza arloetan, Isabel Aranburu batzordeko presidenteak, aurrekontuen legeaz hitz egin eta gero, lehen bait lehen aurre egin behar zaion erronka dela esan zuen. Aranburu parlamentaria Landa Garapeneko batzordean idazkaria izango da.
Unai Hualde, mahaiaren lehen presidenteordea, lehendakaritza batzordearen buruan egongo da.
Bestalde, Patxi Leuza parlamentariak, Foru Araubide batzordearen presidente berriak, elkar lanetik eta errespetutik lan egitea espero duela adierazi zuen. Leuza parlamentaria, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Batzordean presidenteordea izango da ere.
María Solana, Osasun batzordeko lehendakariak, bere izendapena eskertu eta gero, Nafarroako osasun publikoaren aldeko taldeak argitaratutako txostenari buruz hitz egin zuen. Solanak, Nafarroako Osasungintza estatuko hiru hoberenen artean dagoela azpimarratu zuen, arlo honetan lan asko egin beharko dutela zehaztu ondoren.
Amaitzeko, Consuelo Satrustegui parlamentaria Eskubide Sozialetako batzordean idazkari izango da, eta Koldo Martinez Eskarietako batzordean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.