Uharteko Talde Independenteak Korporazioaren presentzia festen programatik kentzearen inguruan egindako adierazpenen ondoren, Uharteko Geroa Baitik zenbait puntu argitu nahiko genituzke:
1) Geroa Baik ez du “Udala korporazioan egotea…” esaldia programatik kentzeko erabakian parte hartu. Hau Gobernu Taldearen erabakia izan da eta gu ez gara bertako partaide.
2 ) Geroa Bairen aburuz festen programatik Korporazioari erreferentzia kentzeko erabakia hartu aurretik eztabaida irekia egon izan beharko luke. Horrela esan genion alkateari berari bai eta Crespo jaunari ere, GIHren eleduna azken hau.
3) Gure herriko bandera denona da, eta ez litzateke modu alderdikoian erabili behar GIHk egin duen moduan.
4) Geroa Bain Eliza eta Estatuaren arteko banaketa eraginkorra egitearen alde gaude, eta ez bakarrik egungo legediak horrela dioelako baizik eta erlijioa esparru pribatukoa dela uste dugulako. Gure koaliziotik zentzu honetan egiten duten neurrien aldeko apustua egingo dugu, eztabaida bare eta lasai baten bidez, gai sentikorra dela uste baitugu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.