Iruñeko Udalean zinegotzi eta eledun Itziar Gómezek iragarri du azkenean koalizioak ez duela Iruñerriko Mankomunitateko presidentziarako hautagaitzarik aurkeztuko. Hasieratik, Geroa Baik azpimarratu du bere hautagaitza aurkeztearen zentzua “adostasun zabala lortzea” zela, “Iruñerriko Mankomunitateak aurrean dituen erronka garrantzitsuei aurre egiteko”. “Adostasun horretan independenteak barne egotea nahitaezkoa zela uste genuen haien presentzia esanguratsua eta eskualdeko aniztasuna direla eta” nabarmendu du Gómezek.
Orain, batzarreko independente taldeak Gómezi haien hautagaitza propioa aurkezteko aukera iragarri ondoren, “batzarra izatetik egun gutxitara eta inoiz hautagai propiorik aurkeztu ez dutenean”, koalizioak erabaki du ez duela erakundeko presidentzia eskuratzeko ahaleginik egingo. “Programaren edukia eztabaidatzen egotea nahiago genuke bai eta Iruñerriko Mankomunitatea kudeatzeko modurik hoberena ere. Geroa Baik arduraz jarduten saiatu da erakundearen erronken dimentsioa dela eta, programa zorrotz eta landu batetik eta lan talde arduratsu eta trebearekin, erakundearen ezagun. Hala ere, sigla eztabaida bat da ikusten ari duguna” ziurtatu du Gómezek.
Geroa Baiko zinegotziak azaldu duenez, Mankomunitateko hurrengo batzarrean, presidentea hautatuko dena, koalizioa abstenitu egingo da. “Ez ditugu errealitatetik urrun dauden planteamenduak elkar banatzen ez eta zerbitzuen kudeaketan behar bezalako arreta jartzen ez dituztenak ere. Edozein kasutan, ez dugu onartuko presidentzia batzarrean dagoen gehiengo aurrerakoiaren esku ez geratzea”, azaldu du.
“Espero dut azalpen honek agerian uztea batzuek lau haizetara aireratu dituzten espekulazioen balio eza, prozesu hau guztia antzerki hutsa zela eta Iruñerriko Mankomunitateko presidente bezala Itziar Gómezen hautaketa adostua zegoela esanez” amaitu du Gómezek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.