Geroa Baik dio “lotsagabekeria hutsa” dela Alderdi Popularrak proposaturiko Auzitegi Konstituzionalaren erreforma

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abu. 9a, 00:00

Kongresuan Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok salatu du “PPk ahoa betetzea legalitate hitza erabiliz baina ahaztea legea denon onurarako izan behar duela eta ez haien interes politiko eta alderdi interesen araberakoa”. Serrano Izkok horrela kritikatu du popularrek egiten saiatzen ari diren Auzitegi Konstituzionalaren erreforma expres hau, bere iritziz “narrasa, zeharo ez beharrezkoa eta erabateko lotsagabekeria delako, hauteskunde kalkuluetan oinarriturik eta I-27ak eragiten dien beldurrean oinarriturik planteatu baita”.

Diputatu nafarrak Rajoyri esan dionez, “norbera demokrata egiten duena ez da bakarrik nola iritsi den boterera, baizik eta nola jarduten den bertara iristean”, bai eta nabarmendu “benetako demokrata batek ez lukeela beldurrik izan behar hiritargoa kontsultara deitua bada eta are gutxiago ad hoc legeak onartu hiritarrak askatasunez adieraztea ekiditzen eta beldurtzen saiatzeko”.

Halaber, Serrano Izkoren aburuz, “akats larria da Konstituzionala demokraziaren polizia bihurtzen saiatzea”, eta erreforma hau “demokratikoki eta politikoki onartezina” dela dioen Nafarroako Parlamentuak onartutako deklarazio instituzionala balioztatu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!