Geroa Bairen diputatuak Kongresuan, Bixente Serrano Izkok iragarri duenez, PPk planteaturiko Auzitegi Konstituzionalaren “erreforma express”-aren aurka protesta egiteko oposizioko taldeek sinaturiko dokumentuari batu zaio.
Serrano Izkok erreforma honen forma bai eta edukia ere kritikatu ditu, bere hitzetan “benetako txapuza” baita, “Estatuko mekanismo guztiak bere hauteskunde eta alderdi interesen zerbitzura jarri dituen Alderdi Popular autoritario eta larderiatzaile baten izaera” kritikatuz, “duen gehiengo osoaz neurriz gabe baliatu baita erabateko lotsagabekeriara iritsi arte”.
Nafar diputatuak ulertzen du “PP erreforma expressak eskubide konstituzionalak urratzen dituela, ez dituela ezarritako prozedimenduak errespetatzen eta elkarbizitzari aurrez aurreko erasoa da, bai eta Katalunian planteaturiko erronkari irtenbide elkarrizketatzaileari ere”.
Serrano Izkok azpimarratu du gainera demokrazian “inork ez lukeela hiritarrei galdetzeko beldurrik izan behar”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.