Iruñean Geroa Baiko udal taldeak biharko Udalbatzan UPNk ETAren terrorismoa gaitzesteko planteaturiko mozioari zuzenketa aurkeztuko dio, “ETAren terrorismoaren gaitzespena, behin betiko desegitearen eta armen entregatzearen eskaera zorrotza, terrorismoaren biktimekiko elkartasuna eta esker ona, eta haientzako guztientzako oroimen, duintasun eta justiziarekiko konpromisoa” elkar banatzen bada ere, “urria” deritzo deklarazioa bai eta Iruñeko Udalak bere arbuioa eta gaitzespena, ETAren terrorismoari adierazteaz gain, “herrialde honetan eman diren giza eskubideen edozein urraketari ere adieraztea”.
Zentzu honetan, udal taldetik planteatu denez, beharrezkoa da Udalak “ekimen zehatzak burutzeko konpromiso argia hartzea” biktima guztiekiko justizia, oroimena eta ordaina direla eta, Udal Gobernurako programa oinarrietan eta hura arautzen duen Gobernu Akordioan hitzez hitz esaten den moduan Batzorde Berezi bat sortuz, eta horrela agertzen da mozioari egiten zaion gehikuntza zuzenketan:
“Udal honek arbuioa eta gaitzespena adierazten dio giza eskubideen edozein urraketari eta biktima guztientzako beharrezko aitorpen, justizia eta ordainaren inguruan ekimen zehatzak burutzeko konpromisoa hartzen du, Bakea eta Elkarbizitzarako Batzorde Berezi bat eratuz”.
Azkenik, Iruñean Geroa Bairen udal taldeak UPNri bere zuzenketa onartzeko eskaera luzatu dio “ETA gaitzesteko bai eta giza eskubideen urraketa oro ere” eta, era berean, “biktimen egoerari aurre egiteko prozedimendu zehatz bat planteatzeko”. “UPNk eskaera honi erantzutea espero dugu, horrela guk haien mozioari babesa eman ahal izateko, aurkeztu den moduan, urria dela baiteritzogu” gaineratu du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.