Pasa den abuztuaren 24ean 13 TVko ‘Al Día, El Debate’ saioak emandako bideo batean kontalariak hitzez hitz honakoa zioen : “Nafarroan abstenitu egin ziren Geroa Bairen buru dagoen Uxue Barkosi bide emanez, alderdi ETAren alde dagoen alderdia alegia eta orain Barne zinegotzigoa Bilduri eman diona”.
Berehala, koalizioak ‘Al Día, El Debate’ saioaren zuzendari Carlos Cuestari zuzenzeketa idatzi bat igorri zion, Zuzenketa Eskubidea arautzen duen martxoaren 26ko 2/1984 Lege Organikoaren 2. artikuluan dioenarekin bat; zuzenketa idatzi hori telebista kateak pasa den ostiralean, abuztuak 4, eman zuen beste informazio bideo batetan eta bere osotasunean errepikatzen dugu:
“Al Día, El Debate saioak pasa den abuztuak 24ko programan emandako informazioa dela eta, Geroa Baik bere zuzenketa eskubidea erabiliz ondorengoa jakinarazi nahi du;
1) Geroa Bai alderdi koalizio bat da, 2011ean eratua EAJ/PNV eta Atarrabia Taldea alderdi politikoekin bai eta Zabaltzen elkartearekin ere.
2) Eratu zenetik, eta pertsona ororen giza eskubideen, eskubide zibilen eta politikoen defentsaren konpromisoarekin bat, Geroa Baik beti uko egin eta gaitzetsi du, inolako leungarririk gabe, ETA terrorista bandaren jarduera, edozein babes edo justifikazio etiko edo politiko ukatuz.
3) Ondorioz zeharo faltsua da Geroa Bai ETAren aldeko koalizioa dela esatea; ziurtapen hori eskatu beharreko egiazko eta egiaztatutako informazioaren kanonaren aurkakoa da, espainiar Konstituzioaren arabera, informazioa eskubidea dela eta”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.