Geroa Baiko diputatuak Kongresuan, Bixente Serrano Izkok, gaur ziurtatu duenez Alderdi Popularrak “legalitatea eta errealitatea nahasten ditu”, gaur Auzitegi Konstituzionala erreformatzeko PPren proposamena ezagutu ondoren, horrela bere ebazpenak betetzen ez dituzten gobernuak bertan behera uzteko ahalmena emanez, eta ziurrenik hilabete honetan Behe Ganberan bozkatuko delarik.
Serrano Izkok kritikatu du PPren hautagai García Albiolek “prozesu katalana txantxa moduan hartzen duela” eta popularrei azaldu die “ongi egingo luketela afera hau nagusikeria gutxiagorekin hartuko balute eta horren ordez lezioa ikasi eta orain arte ibilitako bidetik ondorioak atera, immobilismoak eta auziperatzeak arazoa konpondu ordez gehiago aldentzera eraman baititu”.
Nafar diputatuak halaber salatu du “Rajoy eta bere Gobernuaren trebetasun politiko eta gaitasun negoziatzaile eza” bai eta leporatu “hautestontzien izuak mugituta jarduten duela, bai I-27an katalanek erabakiko dutenarekiko bai orokorren emaitzekiko”. Era berean, “patetikoa eta arduragabea” iritzi du “Alderdi Popularrak Katalunia hauteskunde arma bezala erabiltzea akordioak lortzen saiatu eta arazoari irtenbide erreal bat bilatu ordez”, bai eta azpimarratu “PPk akats izugarria egiten duela auzipetze bidetik eginez eta legeak eta auzitegiak ad hoc aldatuz”.
Koalizio nafarraren diputatuak era berean kritikatu du Rajoyri “gehiago kezkatzea Merkelen iritzia auzi honen inguruan katalanena bera baino”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.