Bixente Serrano Izkok, Geroa Bairen diputatua Kongresuan, Turkian dituen soldaduak direla eta hainbat galdera egin dizkio Gobernu zentralari.
Geroa Bairen ordezkariak Mariano Rajoyren Gobernuari eskatu dio azal dezala zergatik den espainiar Estatua, Siriatik balizko misil eraso baten aurrean, oraindik Turkian soldaduak dituen Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko (NATO) Estatu kide bakarra, uda honetan AEB eta Alemaniak bere misilen erretiratzea iragarri ondoren.
Horrela, Bixente Serrano Izkok ondorengo galderak planteatu ditu, haientzako idatzizko erantzuna eskatuz: “Bideragarria deritzo misio horren helburuak betetzea tropa alemaniar eta estatubatuarren erretiratzearen ondoren?; Noiz arte aurreikusten du Gobernuak operazio horretara Turkiara bidalitako soldaduak mantentzea?; Zein giza baliabide eta material ditu Turkian tokiratutako espainiar armadak une honetan?; Zein da armada hori mantentzeko hilabeteko kostua?; Misio hau burutzeko Armadak material zehatzen bat erosi behar izan al du?; Zein izan da horren kostua eta zertan datza?; Gobernuak aurreikusi al du bertan tokiratutako tropentzako babes neurri gehiagorik?”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.