Geroa Baik indar politiko ezberdinekin kontaktu errondarekin jarraitu du Iruñerriko Mankomunitateko presidentzia lortzeko

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abu. 27a, 00:00

Iruñeko Udalean Geroa Baiko zinegotzi Itziar Gómezek, koalizioak pasa den astean hasi zuen indar politiko ezberdinekin kontaktu errondarekin jarraitu du Iruñerriko Mankomunitateko presidentzia lortzeko behar diren babesak lortzeko helburuarekin.

Gómezen aburuz, erakundeko presidentziarako EH Bilduk ere hautagaitza aurkezteak “Iruñerrriari zuzendaritza emateko eta Iruñerria ulertzeko bi aukera daudela esan nahi du; apustu zilegi eta demokratikoak, programan eta jarduteko moduetan oinarrituz”, esan du hautagaiak, gainera nabarmenduz “ahalik eta adostasunik zabalenak lortzearen beharra, Iruñerrian egiteke dauden zerbitzuen erronka handiei aurre egiteko, bereziki mugikortasun eta hondakinen esparruetan”.

“Iruñerriko Mankomunitatea alor instituzional ezberdina da, erakunde honek hiritarrei eman behar dizkien zerbitzuei askoz ere lotuagoa eztabaida politikoari baino. Eta erantzukizun honek jasangarritasunean, partaidetzan eta eskaintzen diren zerbitzuen kalitatearen hobetzean oinarrituriko programa bat aurkeztera eraman gaitu”, gaineratu du Gómezek, bere hautagaitza “erakundearen kudeaketak azken urteotan eskatu duen lan zorrotza dela eta Iruñerriko Mankomunitatean egindako ibilbidean” oinarrituz.

Azkenik, Gómezek argitu nahi izan duenez, aldaketaren batasunak “ukaezina” da, “Nafarroan aldaketa aurrera eramateko 4 indarren konpromiso politiko estrategikoa baitago”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!