Kongresuan Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok gaur goizean 35 zuzenketa partzial erregistratu ditu, aste honetan PP eta UPNren babes bakarrekin osoko debatea gainditu duten kontuetan “Mariano Rajoyren Gobernuak Nafarroari ematen dion tratu txarra zuzendu eta aritzeko”.
“Pentsioen atalean, 2016ean %1 igotzea da helburua, funtzionarioen soldatek edota Gobernuko presidentearenak berak ere jasango duten igoerarekin berdinduz, Exekutibo popularrak aurreikusten duen %0,25 ziztrinaren ordez”, ziurtatu du diputatu nafarrak.
Era berean, funtzio publikoko klase pasiboko erregimenean dadudenen jubilatzeko baldintzak hobetu nahi dira, Foru Komunitatean bostehun pertsona baino gehiagori eraginez.
Halaber, diru-laguntzarik gabe geratu diren langabetuentzat bai eta oraindik ere diru-laguntzak dituztenei balizko murrizketak eta kalteak ekiditeko 5 milioiko partida eskatu du koalizio nafarrak.
I+G+b alorrean izaera militarra duten fondoak desbideratzea planteatzen du (400 milioi euro) “benetan enplegua sortzen duten eta suspertze ekonomikoa laguntzen duten enpresa txiki eta ertainetan erabiltzeko, lehiakorragoak egiteko helburuz haien produktu eta zerbitzuei gainbalioa emanez (I+G+b) soldata murrizketen ordez, UPNk eta PPk ohituta gaituzten bezala”, azpimarratu du Serrano Izkok.
Era berean, kooperazioari eta laguntza humanitarioari beharrezko bitartekoak ematea lehentasuna da Geroa Bairentzako, une hauetan immigrazio eta gosearengandik, gerretatik eta jazarpenetik ihes egiten duten errefuxiatu krisialdirik handiena pairatzen ari baikara II Gerra Mundialetik (100 milioi euro).
Gainera, Oroimen Historikoarekin harremana duten gaiei 4 milioi euro ematea planteatzen du, Serrano Izkoren hitzetan “Ezin baitugu gure iragana ahaztu, ezta ere hamarna milaka desagertu areketan ehortzita desagerturik jarraitzea”.
Beste gai garrantzitsu bat nafar koalizioarentzat Nafarroako Errege Bardeen garapen sozioekonomikorako aukerak aztertzeko ikerketa bat egitea da (500.000 euro), horrela “instalazio militarrak egoteagatik jasotzen den diruari alternatibak bilatzeko aukera emateko udalerri probetxudunei, uda honetan bertan, instalazio militar horiek alboko herrientzako bai eta mota honetako jarduerak egitea inolako zentzurik ez duen natura parkeko bisitarientzako ere arrisku larria direla frogratu baita” nabarmendu du nafar koalizioko diputatuak.
Geroa Baik halaber beharrezkoa deritzo Erriberan airearen kalitatearen ikerketa bat egitea (400.000 euro), bereziki Castejóngo ziklo konbinatuko zentraletatik gertu dauden eremuetan, kaltegarriak izan daitezkeen eraginak ekiditeko.
Euskara edo lingua navarrorumaren alorrean, Serrano Izkok aproposa eta beharrezkoa deritzo Iruñeko Komunikabideak, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza edo Nafarroako Ikastolen Elkartea bezalako erakundeak bultzatzea, nafar guztion hizkuntza eta kultura onbideratu eta gordetzen baitute (980.000 euro osotara).
Halaber koalizioak agintzen duen edo udaletan dagoen Nafarroa osoko hainbat herrientzako diru-laguntzak eskatu ditu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.