Montorok “populismo hutsa eta hauteskundekeria argia” diren Aurrekontuak aurkeztea kritikatu du Geroa Baik

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abu. 26a, 00:00

Kongresuan Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok bere hizketaldian Behe Ganberan 2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorren debatean ziurtatu duenez, Ogasun Ministro den Cristobal Montorok aurkeztu dituen kontuak “dogmatikoenak bakarrik konbentzitzen dituen katixima argia dira”.

Era berean, PPk eta UPNk –kontuak onesten dituzten talde bakarrak- “egungo egoera ekonomikoa aprobetxatzea posible den errealitate bakar moduan kapitalismo geroz eta bereganatzaileagoa eta elitistagoa inposatzeko, langile pobrea bezalako figuren ugaritzean islatzen delarik” kritikatu du.

Nafar diputatuak, Estatuko Aurrekontu Orokorrak “nahita eta zalantzarik gabe faltsuak diren hazkuntza datuetan” oinarritzea gaitzetsi du, bai eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren gainean iragarritako murrizketek “benetan on egiten dietenei errenta altuenei izatea”. Halaber, “segituan zerga ez zuzenen igoeran eta ondare eta zerbitzu publikoen pribatizazio gehiagotan beste zerbait ezkutatzen dutela” salatu du.

Nafarroari dagokionez, Serrano Izkok kritikatu du inbertsioen atalean Erkidegoen artean azkenaurreko postura atzeratzea eta “hala ere kontuetan UPNren babesa izateak” suposatzen duen paradoxa. Salatu duenez, “kantitate horren zati handia dagoenekoz gastatu da eta beraz ezin da inbertsiotzat jo”, ondoren gaitzetsiz “PPk aldez aurretik Nafarroak ordaindu beharrekoa finkatu duela, kupo berriaren negoziaketan Gobernu berriaren posizioa ahultzeko”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!