Geroa Bairen iritziz “akats larria eta arduragabekeria da orain Aurrekontuak onartzea”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abu. 24a, 00:00

Kongresuan Geroa Bairen diputatu Bixente Serrano Izkok aste honetan Behe Ganberan  egingo den 2016rako Aurrekontu Orokorren debatean, Mariano Rajoy buru den Exekutiboak “ez lukeela aurrera egin behar hauteskunde helburu hutsa duen eta PPren hauteskunde eta alderdi interesetan pentsatuz hiritarren benetako arazoetan baino landu den Aurrekontu proiektuarekin” defendatuko du bere hizketaldian.

Nafar koalizioaren bozeramaileak, “presaka egindako Kontuak direla” salatuko du, “errealitatetik urrun eta triunfalismo irrazional baten baitan aurkeztuak, Alderdi Popularrak nahi duena onbideratzearen diskurtsoa saltzea baita, krisialdiari irtenbide soziala bilatu ordez”.

Serrano Izkoren aburuz “akats larria izango litzateke onartzea soldaten murrizketaren eta klase ertainaren pobretzearen alde egiten baitute eta gainera hauteskundeen ondoren murrizketa gehiago eta berrordainketak ekarriko baitituzte”. Nabarmendu duenez “funtzionarioei %1eko igoera hauteskunde urtea delako egin da eta urteetan zehar bere horretan mantendu ondoren ez du erosketa ahalmenaren urritzea konpontzen”.

Geroa Bairen diputatuak ziurtatu duenez Aurrekontu hauek “zigor bat eta tratu txarra dira Nafarroarentzako Estatuaren aldetik”. “Nafarroa Estatuak gutxien inbertitzen duen bigarren Erkidegoa da, kontuetan inbertsioa deitzen zaio konprometituriko ordainketak direnei eta modu nabarmen eta kezkagarrian foru Komunitateak egin beharreko ordainketa handitzen du” salatu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!