Bixente Serrano Izko, Kongresuan Geroa Bairen diputatuak “zailtasunetan dagoen PP baten neurrira diseinaturiko” kontuen “sinesgarritasuna” zalantzan jarri du, “Gobernua mantentzeko edozer gauza egiteko interesatuagoa baitago hiritarren benetako arazoak konpontzean baino”. “Horrela uler daiteke bakarrik”, ziurtatu du, “Aurrekontuak bere estrategia eta hauteskunde kanpainaren parte moduan erabiltzea”.
Serrano Izkok azaldu duenez, proiektua “kanpora begira egindako promesa eta keinuz beterik dago, azken hauteskunde orokorretan irabazi zuen programa Gobernuan bete ez ondoren”. Halaber, “PPk boterean jarraitzen badu” ohartarazi du, “laster, hauteskundeak pasa ondoren, murrizketa eta berrordainketa gehiago iritsiko dira osasungintzara, hezkuntzara eta pentsioetara, bai eta BEZ bezalako zergetan gorakada”. "Mariano Rajoyk B plana jarriko du martxan, bere benetako hauteskunde programa, hiritarrei erakustera ausartzen ez dena" ziurtatu du.
Nafar diputatuak azpimarratu du Alderdi Popularrak “eskuratu ditzakeen Estatuaren tresna guztiak erabiltzen ari dituela matxuratutako merkantzia bat saltzeko, aurkeztutako Aurrekontuak hauteskunde tankera baitute, kalean islarik ez duen onbideratzean oinarriturik, defizita eta finkatze fiskala lehenetsiz eta krisialdiak gehien kaltetu dituenekiko inongo sentsibilitaterik gabe”. Kontuok “puztutako diru sartzeak” erakusten dituzte eta bere aburuz “bereziki kaltegarriak dira, Zapaterok hasi eta Rajoyk jarraituriko austeritate politikek pobreturiko klase ertain eta langilearen ahultasunean gehiago sakontzen baita”.
Era berean, Gobernuko presidentearen jarrera “erabateko iruzurra eta aberrazioa” dela esan du Serrano Izkok, ez duela “garbi jokatzen” salatuz, “bere aurrekontuak oinordekotzan uzteko” asmoa baitu, ziurtatu duenez “Rajoy oso kontziente baita kalean ez duen gehiengo osoaz aprobetxatzen ari dela”, eta hori “hiritarrei eta sistema demokratikoari errespetu falta da” esan du.
NAFARROA ZIGORTURIK
Nafar diputatuak kritikatu duenez “aurreko aldietan bezala, Alderdi Popularrak Nafarroa zigortzen jarraitzen du, oraingoan Estatutik gutxien jasotzen duten Komunitateen artean bigarren lekuan utziz”. Horregatik, aurreko aldiarekiko iragarritako portzentaje handiagotzea, %10ekoa, “bertan behera geratu da, urtez urte beherapen nabari eta narriaduraren ondoren, eta hauteskunde izaera nabarmena duten asmo oportunistekin egiten da”.
Era berean, “inbertsioen zati garrantzitsu bat jadanik eginda dauden lanak egiteko direla” salatu du, “haietarako sinaturiko hitzarmenaren arabera hurrengo Kontuetan ordaindu behar baitira”, horregatik Aurrekontu hauek “asmo errealik gabekoak eta propaganda helburudunak” direla esan du.
Halaber, Nafarroak Estatuari ordaintzen dionaren hazkuntza “kezkagarria” dela esan du Serrano Izkok, bai eta iragarri “egungo foru Gobernuak, aurrekoak ez bezala, bere betebeharrak beteko dituela eta Nafarroaren interesak defendatuko dituen Estatuarekin akordio bat lortuz zuzentzen saiatuko dela”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.