Jasangarritasuna, partaidetza eta zerbitzuen kalitatearen hobetzea, Iruñerriko gobernu programarentzako Geroa Bairen ardatzak

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abu. 19a, 00:00

Iruñeko Udalean Geroa Bairen zinegotzi eta Iruñerriko Mankomunitatean taldearen eledun den Itziar Gómezek 2015-2019 legegintzaldirako koalizioak Mankomunitateko presidentziara daraman programa aurkeztu du gaur, jasangarritasunean, partaidetzan eta erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatearen hobetzean oinarrituz.

“Eskaintza hau, batzuek ausartitzat joko dutena, batzarrean bederatzi ordezkari baititugu, funtsezko bi gaitan oinarritzen da: alde batetik, Iruñerriko Mankomunitatearen eta honek ematen dituen zerbitzuen ezagutza zorrotza, bertako Batzorde Iraunkorrean aktiboki lanean egondako zortzi urteak direla eta; eta bestetik, batzarra osatzen duten talde politiko ezberdinen artetik babesa jasotzeko Geroa Bairen gaitasuna”, nabarmendu du Gómezek, gaineratu duenez, talde bakar batek ere ez baitu gehiengo osorik, eta hortaz “presidentzia eskuratu nahi duen edonork akordioak lortu beharko ditu”.

Ildo honetatik, Gómezek azaldu du Iruñerriko Mankomunitatean ordezkaritza handiena Iruñerari dagokiola, eta beraz bai EH Bilduk bai Geroa Baik ere ordezkaritza berdina dutela (bost zinegotzi), horrek “zilegitasun berbera” ematen dietelarik eskualdeko erakundeko presidentziarako hautagaitza aurkeztera.

Iruñerriko Mankomunitateko presidentziarako hautagaiarentzat “erabaki garrantzitsu eta erronka handien” garaia da, “herri partaidetza prozesuak behar dituztenak bai eta haien martxan jartzea bermatuko duen babes politikodun zuzendaritza ere”. Erronka handi hauen artean, hondakinen bilketa eta tratamenduen alorreko informazio eta partaidetza publiko prozesu bat martxan jartzea nabarmendu du Gómezek, edota Eskualde Mugikortasun eredu berri baten ezartzea “garraio publikotik haratago” eta %13-%41-%44 (autobusa, kotxea, oinez/bizikleta) egungo banaketari buelta emango diona egoera jasangarriago berri bati leku emanez (%20-%30-%50)

Halaber, hautagaiarentzako beharrezkoa da epe ertain eta luzerako programa ekonomiko bat, horretarako “urte anitzeko planak lortzeko Nafar Gobernuarekin koordinazioa” proposatuz, edo “europar finantzazioa bilatuz”.

Gómezek aurreratu duenez, landutako programa “horrela nahi duten taldeen proposamenei irekirik dago”, gaurtik aurrera egingo duen aurkezpen eta kontaktu errondaren baitan. Zentzu honetan, hautagaiak argitu du “ez dela kromo aldaketarik egon Iruñerriko Mankomunitateko Presidentziak ohikoa izan den moduan, negoziaketak independenteak izan baitira: lehenik Udala, ondoren Gobernua eta, azkenik, Iruñerriko Mankomunitatea, erabaki-esparru ezberdinak baitira”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!