PPk “greziar herriaren sufrimendu lazgarria hauteskunde helburuz erabiltzea” kritikatu du Geroa Baik

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abu. 18a, 00:00

Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok, Greziaren hirugarren erreskatearen zehaztapenak eztabaidatzeko osoko bilkuran Kongresuko tribunatik kritikatu du Alderdi Popularraren Gobernuak duen “gaitasun lazgarria greziar herriaren sufrimendua eta hari inposaturiko baldintzak erabiltzea bere hauteskunde kanpainaren parte bezala”.

Serrano Izkok gogor kritikatu du “beharrezkoa ez eta xahutzailea den” osoko bilkura egitea eta Rajoy salatu du “bere alderdi interesen onurara besterik ez” bilatzeagatik. Hori, esan duenez, “osasungintzan, hezkuntzan, menpekotasunean eta langabezia estrukturalaren biktimentzako arretan austeritate neurri errukigabeak” ezartzeko moduan islatzen baita, bitartean “desplazamenduetan, diputatuen dietetan eta ez ohiko hauteskunde helburudun osoko bilkura egiteko Kongresuko langileen gastuan diru publikoa xahutzea axola ez zaiolarik”. Kongresuak deitzeko behartasunik ez zuen bozketa eta 2012an espainiar finantza sektoreari 40.000 milioi euroko erreskatea alde bakarrez onartzeko egin ez zuena hain zuzen ere”.

Nafar diputatuak tribunan azaldu duenez bere koalizioak ezin du erreskate akordio horren alde bozkatu, “Guindós ministroak ongi dakienez ez baitu funtzionatuko, aurreko biek funtzionatu ez zuten bezala, gainera ohartarazi diote ez duela Greziaren arazoa konpontzen eta bere sufrimendua luzatu eta areagotu besterik ez du egingo”.

Era berean, Gobernu espainiarrak “Greziari ezarritako baldintza gogorrei beste aukerak aintzat hartzea ukatu izana” kritikatu du, “finantza panzerren pisuaren pean” utziz, greziar jendea bera “Hanna Arendtek hain ongi definituriko norbanako ez funtsezkotzat joz”. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!