Geroa Bairen ustez “Ratori emandako mesede tratua ziurtaturik geratu da” ministroak esandakoa entzun ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abu. 14a, 00:00

Kongresuan Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkoren iritziz “Fernández Díazek aurretik dimititu beharko luke, horrela, ministro bat inolako justifikaziorik ez duen eta demokrazian inongo lekurik ez duena azaltzen saiatzen ikustearen esperpentoa saihestuz”.

Era berean, “eskasa” deritzo Fernández Díazek emandako azalpena eta esan duenez “kontraesanek hor jarraitzen dute bai eta bilera horretan  Ratoren egoera prozesalaren inguruan hitz egin zenaren gaineko zalantzek ere”, hori “oso larritzat” jo duelarik.

Serrano Izkok gainera, ministroa, gutxi jota, “oso zuhurtziagabea” dela esan du Rato bezalako norbaitekin pribatuki bilera egiteagatik, inputaturik egoteaz gain ikerketapean baitago, eta bere aburuz “bateraezina egiten du duen karguarekin”, are gehiago “Bankiako presidente ohia ikertzen ari diren unitate eta zerbitzuak hierarkikoki ministroaren pean baitade”.

Halaber, azpimarratu duenez, bere bertsioa sinesten badugu “Fernández Díazek bere hitz propioekin mesede tratua ziurtatu du, meatsuak salatu nahi dituen edozein hiritarrek komisaldegira edo epaitegira joan behar baitute, Ratok ez bezala, honi ministroak berak egin baitzion harrera bere bulegoan”.

Nafar diputatuak “ministroaren eredu txarra eta hiritarrei zein zuzentzen duen Erakundearekiko errespetu falta” aurpegiratu dizkio, “Ratorekin bere bilera justifikatzen saiatzeko erabili duen ‘bete  beharren egitetik’ urrun, azalpen zeharo surrealistak eman baititu, bien arteko bileraren gaineko zalantzei inolako argirik eman gabe”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!