Kongresuan Geroa Bairen diputatu Bixente Serrano Izkok azaldu duenez, “koalizioa adi egongo da eta ez du PPk konstituzioaren erreforma birzentralizatzaile baten bidez nafar guztioi iruzurra egiterik onartuko, mugatua eta errealitatetik, bai eta nafar gizartearen benetako beharretatik urrun baitago”.
Serrano Izkok onartezina deritzo Rajoyk ziurtatu duen arabera, “prozesua blokeatzeko aukera egongo dela zenbait marra gorri gurutzatzen saiatzen badira”. Nafar diputatuak azpimarratu duenez Geroa Baik ez du onartuko “Nafarroaren eskubide eta foru eskumenak zalantzan jartzea ez eta haiei mugak jartzerik ere”. Era berean, ez du “inolako inboluzio edo atzerapenik onartuko, batzuek planteatzen duten moduan, Laugarren Xedapen Iragankorraren deuseztatzea truke txanpon moduan erabiliz”.
Serrano Izkok nabarmendu du erreformak “hiritarren norbanako eskubide zein kolektiboekiko begirunea bermatu behar duela, kalitate demokratiko handiagoa lortzeko, eta ez agorturik dagoen egungo sistema 40 urte gehiago luzatuz gutxi batzuen onurarako eta gehiengo sozialaren kaltetan”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.