Aste honetan hasi dira Zizur Nagusiko Ardoi urbanizazioko Arridia kalean dagoen erabilera anitzeko pista estaltzeko lanak.
Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras SA enpresa izango da Zizurko urbanizazio berrian dagoen pista estaltzeko arduraduna. Proiektuak 483.819,91 euroko inbertsioa eskatzen du.
Pista estaltzeko lan hauekin, Geroa Baik gobernaturiko Udalak, Ardoi zonaldea erabilera anitzeko instalazio moldaerraz eta estali batekin hornitu nahi du, horrela uneoro erabilera ezberdinetarako erabili ahal izateko, bai kirol gune bezala edota jolastoki moduan ere, beste erabileren artean.
Egingo den birmoldaketak gainera bere erabilera bermatuko du eguraldi txarrarekin ere, argiztapena eta argindarra edukiko baititu, Zizurko alkate Jon Gondanek esan duenez.
Lan hauen burutzea urri amaierarako aurreikusten da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.