Geroa Baik “lotsagarria” deritzo PPren jarrera Barne ministroa eta Ratoren arteko bileraren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abu. 13a, 00:00

Kongresuan Geroa Bairen diputatu Bixente Serrano Izkok ziurtatu duenez “ezin da normaltasun berniza eman, PPren asmoa den bezala, inoiz gertatu behar izan ez zen bilerari”, bai eta azpimarratu “gutxieneko estandar demokratikodun edozein herrialdetan eskandalu izugarria da ministro batek ustelkeriari loturiko delitu larriengatik inputaturiko edonorri bere bulegoan harrera egitea”.

 Serrano Izkok nabarmendu duenez “gai hau adiskidetasunaren gainetik dago” eta zalantzan jarri du “Ratok eskuragarri duen informazioa edota Alderdi Popularrarekin izaten jarraitzen duen harremana, ministroarekin elkartzen dela ikusita, eta azken honentzako inolako kostu politikorik ez dagoelarik eta inork Gobernuan erantzukizunik eskatzen ez dizkiolarik”.

 “Ratok eta Jorge Fernández Díazek bakarrik dakite bilera horretan hitz egin zutena” salatu du nafar diputatuak, “eta jada ikusi dugu bien arteko kontraesanak badirela”, hortaz, bere iritziz “ministroak bihar Batzordean eman ditzakeen azalpenak ez dute argirik ekarriko, bai ordea justifikatu ezin daitekeena justifikatzeko saiakera hutsa”. Arrazoi hauengatik esan du “Fernández Díaz bere ekintzekiko ardura izan beharko luke, dagokion erantzukizuna bere egin eta dimititu, horrelako inor ezin baitaminutu bat gehiago ere ministerio baten buru egon”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!