Serrano Izkoren aburuz “Barne ministroak azalpen asko eman arren ez du saihestuko Ratorekin bilera edukitzeko benetako arrazoien susmoak zabaltzea”, horregatik, “egin dezakeen hoberena dimititzea dela” uste du.
“Azken frankismoa gogora ekartzen duten” bilera mota hauek “bitxiak” direla esan du Kongresuan nafar diputatua denak, bai eta Fernandez Díaz salatu ere “bere lagun Ratori mesedezko tratua emateagatik, bere ministerioko bulegoan harrera emanez”. “Sinestezina” ziurtatu du, “Bankiaren buru zenean delitu larriengatik salatua izan den pertsona dela kontutan hartuta, preferentistei hainbeste eskandalu eta kalte eragin baitie eta diru publikoarekin erreskatatu behar izan baitzuten Bankia”.
Serrano Izkok nabarmendu duenez “Demokrazian, non botere banaketa dagoela suposatzen den, bilera mota hauek onartezinak dira ikuspuntu etikotik”, eta gainera iragarri du “deliturik egon den ikertzea eskatuko duela”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.