Geroa Baik “kezkagarria” deritzo America 66 Mendi Ehiztarien Erregimentuan B kutxa egotearen posibilitatea

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko uzt. 28a, 00:00

Bixente Serrano Izko nafar diputatuak esan duenez, “jardun mota hauek, frankismoa bezalako iraganeko beste garaietan berezkoagoak, errotik kendu behar dira”. Gainera, Gobernuari zuzenduriko hainbat galdera aurkeztuko dituela iragarri du, ustezko fondotxo edo “B kutxa” horretara diru publikoen desbideratze eta maneiuan agintaririk egon den jakiteko; noiztik erabili den “dieta fantasma” hauen iruzurreko sistema; desbideraturiko diruaren zenbatekoa eta erabilera eta egia ote den agintarien arteko erreleboetan “B kutxa” erabiltzen zen transferitzeko.

 

Kongresuan Geroa Baiko diputatuak “orobat larria” dela esan du “dieta fantasmak” salatu zituen kabo lehenak, haien existentzia argitara ez ateratzeko, bere nagusien aldetik jasotzen zituen erasoak.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!