Pasa den ostegunean jazotako gertakarien ondoren, non pertsona bat suzko arma baten eraginez zauritua suertatu zen, bizilagun eta natura-parkeko bisitariak arriskuan jartzen direla frogatu dela iritzi du.
Nafar diputatuak “oso larria” deritzo “hasiera batean segurua” den leku batetik zihoan pertsona batek, instalazio militarren perimetrotik kanpo, jaurtigai baten talka jasotzea.
Geroa Baik galdera ugari erregistratu ditu Kongresuan, Defentsa Ministerioari zuzenduta, gertaturikoa “azken hariraino” ikertu eta argitzea eskatuz. Halaber, Serrano Izkok “horrelako ezer berriro ezin dela gertatu” salatu du.
Koalizioko diputatuak segurtasun protokoloen erabilgarritasuna zalantzan jarri du eta, “aferaren larritasuna dela eta”, Pedro Morenés Defentsa ministroa batzordean agertzea eskatu du, gertaturikoaren gaineko azalpenak eman ditzan.
Serrano Izkok zauritutako turista katalanari bere babesa eta elkartasuna agertu dio eta “Poligonoak eta bertara loturik daraman jarduerak kalterik ez eragiteko eta zonaldean turismo sektorea bezalako diru sartze iturriari gaitzik ez eragiteko neurriak hartzearen” garrantzia nabarmendu du.
Geroa Baiko diputatuak ziurtatu du ere “herri mugakideen bizilagunen haserrea elkar banatzen duela, Tiro Eremuak dakarren arriskuak merezi ote duen planteatzen ari baitira”. “Haren aurkako beste arrazoi bat gehiago da”, azpimarratu du, “eta pisu nahikoa duena”. Gogoratu du, gainera, “nafar gizartearen gehiengoa gerren aurka dagoela, haiek prestatzeko Errege Bardeetako Tiro Eremua erabiltzen delarik”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.