Uxue Barkos Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuko Lehendakari Hautatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko uzt. 22a, 00:00

Geroa Baiko hautagaiak 26 boto jaso ditu bere alde, bere taldearen 9, EH Bildu-ren 8, Podemos-Ahal Duguren 7 eta I-Eren 2, eta 17 aurka, UPNren 15 eta PPNren 2. PSN-eko zazpi Parlamentariak abstenitu dira.


Gaur Nafarroako Parlamentuan egin den inbestidurako Osoko Bilkura Uxue Barkos Berruezo Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuko lehendakari izendatu dutenean amaitu da.


Geroa Baiko hautagaiak 26 boto jaso ditu bere alde (bere taldearen 9, EH Bildu-ren 8, Podemos-Ahal Duguren 7 eta I-Eren 2) eta 17 aurka (UPNren 15eta PPNren 2). PSN bozketan abstenituda.


Bozketa isilpekoa eta txartelen bidezkoa izan da eta 17:30etan egin da, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarezek ezarri duen orduan.


Proposatu den hautagaiak Parlamentuko kideen gehiengo osoaren botoa jaso duenez gero, konfiantza eman zaiola jo da eta, hortaz, ez da beharrezkoa 24 ordu beranduago egin behar izango litzatekeen gehiengo sinpleko bigarren bozketa egitea.


Foru Komunitateko Gobernuko lehendakariak asteazken honetan, hilaren 22an (11:30 atondoan), kargua hartuko duela eta kontseilariek biharamunean hartuko dutela espero da.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!