Geroa Baik bere Kontseilu Nagusia egin du Burlatako Kultur Etxean, aste honetan EH Bildu, Podemos eta I-Erekin lorturiko Gobernurako programa akordioa onesteko. Dokumentua botoen %96,87 alde, %0 aurka eta %3,13 abstentziorekin onetsi da.
Gaurkoa Geroa Bairen bigarren Kontseilu Nagusia izan da maiatzaren 24eko hauteskundeen ondoren eta bere helburua lorturiko akordioen berri ematea, haiek eztabaidatu eta bozkatzea izan da.
Geroa Bairen Kontseilu Nagusia koalizioaren organo gorena da, bere esku dagoelarik, besteak beste, estrategia orokorra, lehentasunak eta koalizioaren ildo politikoak ezartzea, bai eta koalizioak beste edozein indar politikorekin lorturiko akordioak onestea, gobernu akordioak barne.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.