Geroa Baik “bidegabea, iraingarria eta batere demokratikoa” deritzo bihar indarrean sartuko den mozal legea

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko eka. 30a, 00:00

Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok bere gaitzespena eta desadostasuna adierazi du “gizarte eskubideen aldarrikapenak eta protesta baketsuak zigortzen, debekatzen eta kriminalizatzen” dituen legearekiko.

Serrano Izkoren arabera, Hiri Segurtasun Legea, mozal Lege bezala hobe ezaguna, “adierazpen eskubidea eta protestarako askatasuna gailendu beharreko finkatutako demokrazia batena baino sistema diktatorialen jazarpen tresna” da.

Geroa Baiko diputatuak ziurtatu du ezin direla murrizketa, birzentralizazio eta eskubide deuseztapen neurria ezarri eta aldi berean “haien ondorioak pairatzen dituzten” hiritarrak isilik egotera behartu.

Serrano Izkok ziurtatu du egungo krisialdi ekonomikoa “gizarte eskubideak – hezkuntza, osasungintza eta abar – murrizteko eta lan eskubideak ezabatzeko aitzakia” izan dela. “Ez dute gu isilaraztea lortuko”, azaldu du, “era baketsuan manifestatzen direnak defendatzen eta babesten jarraituko dugu, haien aldarrikapenak zuzenak direla uste baitugu”. Era berean, datorren legegintzaldian Geroa Baik mozal legea jazartzea lortzeko lanean jarraituko duela eman du aditzera.

Koalizioaren diputatuak halaber, bihar indarrean sartuko den legeak ezartzen dituen zigorrak “zeharo desproportzionatuak” direla deritzo, 600.000 eurorainokoak izan baitaitezke. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!