Geroa Baik %0,5 kooperazioari emateko bere asmoa adierazi dio Nafarroako ONGD koordinakundeari

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko eka. 30a, 00:00

Ekonomia eta gizarte eragile ezberdinekin egiten hasi zen kontaktu errondaren baitan, Geroa Bai Nafarroako ONGD Koordinakundearekin elkartu da gaur goizean.

ONGD Koordinakundearen egoitzan egin den elkarretaratzera koalizioaren aldetik Isabel Aramburu eta Patxi Leuza parlamentariak joan dira. Koordinakundearen aldetik berriz Enrique Abad, Miguel Echeverz eta Mariaje Huici egon dira.

Elkarretaratzean bi erakundeetako ordezkariak bat egin dute kooperazioaren baitan Nafarroako esparru ezberdinetan egiten den sentsibilizazioak eta hezkuntzak duen garrantzian.

Halaber, Geroa Baik aurrekontuen %0,5 kooperazioari emateko helburuarekin bere konpromisoa adierazi die Koordinakundeko ordezkariei.

Bestalde, koalizioak, erakundeekin etengabeko elkarrizketa berpiztu eta indartzeko bai eta Garapenerako Kooperazio Kontseilua sustatzeko bere asmoa adierazi die ONGD Koordinakundeko ordezkariei.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!