Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko hurrengo presidentearen esanetan, bere exekutiboak "buelta eman" beharko die UPNk Euskal Autonomia Erkidegoarekiko abiatutako politikei.
ETB1en egindako elkarrizketan, Nafarroan “une historikoa, polita eta sakona” dela nabarmendu du Barkosek, azken bi hamarkadetan UPN agintean egon eta gero.
"Zer neurri dira guztiz beharrezkoak? Adibidez, buelta eman behar zaizkie UPNk EAErekiko abiatutako politikei; UPNk bizkar eman die euroeskualdeari, ETBri eta euskaraz lan egiten duten hedabideei, eta erantzuna emango diogu hori guztiari, normaltasun osoz", aurreratu du.
Halaber, Nafarroako Gobernuak "kudeaketa sozial sakona" hasiko duela esan du. Izan ere, "azken urteetan, UPNk jarraipena eman die PPren politikei, eta hori nabaritu egiten da nafar gizartean".
Bestalde, Barkosek adierazi duenez, "Nafarroako egoera ekonomikoa Estatukoa bezain larria ez bada ere, pobrezia eta langabezia benetako arazoak dira, eta hor badugu erronka bat".
(etib.com)
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.