Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izko Kongresuko eskaileretan elkarretaratzea egin du gaur eguerdian beste alderdi politikoetako kideekin batera, giza izaera hutsa duen Gazako Flotatxoan dauden pertsonei bere babesa agertzeko, zigortutako herrialde palestinarrari laguntza solidarioa helaraztea baitu helburu flotatxoak.
Elkarretaratzean parte hartu dutenek Kanpo Aferetako Ministerioari deialdia luzatu diote, flotatxoa ontziratutako pertsonak, Israelen aldetik eraso mehatxuen aurrean babesteko, bai eta Gazan sarrera galarazteko ageriko asmoaren aurrean beharrezko neurriak har ditzan.
Gazako zerrenda lur, itsaso eta airez blokeaturik dago 2007az geroztik eta pertsona eta merkantzien sarrera eta irteera Israel estatu okupatzailearen araberakoa da, nazioarteko zuzenbidearen arauen kontra.
Ekitaldiaren ostean, Geroa Baiko diputatuak adierazi du “giza eskubideen urraketarekin amaitzea eta haiek errespetatu daitezen ziurtatzea denoi dagokigun eginkizuna” dela.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.