Geroa Bai Nafarroako Unibertsitateko errektorearekin elkartu da

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko eka. 24a, 00:00

Koalizioak gizarte eta ekonomia eragileekin egiten ari den kontaktu errondaren baitan, Nafarroako Unibertsitatearekin elkartu da gaur, pasa den astelehenean Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Alfonso Carlosena Garcíarekin bilera eduki ondoren.

Geroa Bairen aldetik, Nafarroako Unibertsitatean gaur goizean egindako elkarretaratzean Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako bere hautagai Uxue Barkos egon da Koldo Martínez parlamentariak lagunduta. Nafarroako Unibertsitatearen aldetik bere errektore Alfonso Sánchez-Tabernero eta María Iraburu irakasleen errektore ordea egon dira.

Geroa Baik nabarmendu du elkarretaratze atsegina izan dela eta bertan egon direnek egun unibertsitate munduak orokorrean igarotzen ari duen egoera gainbegiratu dutela, eta bereziki Nafarroako Unibertsitatearena.

Koalizioak Unibertsitateen Zuzendaritza Orokorra sortzeko bere apustua adierazi dio unibertsitateari, gogo onez jaso duelarik azken honek proposamena.

Elkarretaratzean egon direnek foru Administraritzak eta Nafarroako Unibertsitateak etorkizunean ekin beharreko gai ezberdinak mahaigaineratu dituzte. Zentzu honetan, krisialditik irteteko unibertsitatea eragile aktiboa izatearen beharra nabarmendu du Geroa Baik.

Bestalde, Geroa Baik Nafarroako Osasun Ikerketa Institutua bezalako gaietan aurreko gobernuarekiko dibergentzia adierazi dio Nafarroako Unibertsitateari. Afera honetan koalizioak, zuzendaritza, kudeaketa eta Institutuaren kontrola arlo publikotik egiteko bere asmo tinkoa agertu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!