Geroa Baik zorraren gaineko Gobernu zentralaren politika ekonomikoak pertsonak degradatzen dituela salatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko eka. 24a, 00:00

Kongresuko tribunan egin duen lehen hitzaldian, Geroa Baiko diputatu Bixente Serrano Izkok gogora arazi du bere egunean “Konstituzio honen” aurka bozkatu zuela, bai eta ziurtatu gaur “berriro ere berdina egingo” lukeela, “arrazoi bat gehiagogatik gutxienez, erreformaturiko 135 artikulua”.  

Geroa Baiko diputatuak PPk “pertsona nor den eta nor ez denaren ulerpen ikaragarri arriskutsua” duela salatu du, etxegabetuei, galtzaileei, irabazle ez direnei, “gehiengoari” azken finean “giza kategoria baztertzen dien” politiken bidez erakusten baitu. Horrela agertzen dute, Serrano Izkoren arabera, pertsonak bere lehentasuna direla esaten duen baina aldi berean “elite murritz baten” onuran “troikaren irizpideak babesten jarraitzen dituen” Gobernu baten kontraesanek.

Serrano Izkok bere aitzindaria ekarri du gogora, Uxue Barkos alegia, “orain arteko irudia gehiegi ez eskastea espero duela” ziurtatuz.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!