Uxue Barkos eta Alfonso Carlosena bat datoz administraritzatik NUP-ekin elkarlan mekanismoak estutzearen beharrean

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko eka. 22a, 00:00

Gizarte eta ekonomia eragileekin egiten ari den kontaktu errondaren baitan, Geroa Bai Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Alfonso Carlose Garcíarekin elkartu da gaur goizean.

Geroa Bairen aldetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoan gaur goizean egindako elkarretaratzean Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako bere hautagai Uxue Barkos egon da Koldo Martínezek lagunduta.

Elkarretaratzean, administraritzatik Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlan mekanismoak estutzeko beharrean bat etorri dira bertan egon direnak. Bat etortze horiek agerian geratu dira ere arlo estrategikoetan, hala nola titulazio berrien helburuari ekiteko beharraren inguruan.

Halaber, bileran, bai Geroa Baitik eta NUP-eko zuzendaritzatik ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoko azpiegitura kapitala bai eta giza kapitala ere eguneratzeko helburuari ekiteko beharra nabarmendu da.

Bestalde, bi aldeek bat egin dute Unibertsitateen zuzendaritza nagusi bat sortzearen beharrean, bai eta NUP-i plan estrategikoei egun baino kaudimen handiagoz ekitea ahalbidetuko duen urte anitzeko finantzaketa sistema ezartzean ere.

 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!