Gizarte eta ekonomia eragileekin kontaktu errondaren baitan, Geroa Bai Merkataritza eta Industria Ganberako ordezkariekin elkartu da gaur goizean.
Nafar Ganberaren egoitzan egin den elkarretaratzera Geroa Bairen aldetik, Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako bere hautagai Uxue Barkos egon da Manu Ayerdirekin batera. Merkartitza Ganberaren aldetik berriz bere presidente Javier Taberna gerturatu da, batzorde exekutiboko hainbat kidek lagunduta.
Elkarretaratze honetan Geroa Baik kalitatezko enplegua sortu eta finkatzeko bere konpromiso tinkoa adierazi dio Merkataritza eta Industria Ganberari, bai eta ekintzailetzaren aldeko apustu argia ere, eta gure enpresa ertain eta txikiak nazioarteratzeko aholkularitza eta laguntza estrategikoaren alde ere.
Halaber, I+G+b alorreko erronkei aurre egiteko enpresa ertain eta txikien arteko elkarlana sustatzearen garrantzia azpimarratu du koalizioak, bai eta Europa edota beste merkatuei begiratzerako orduan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.