Geroa Baik ekonomia eta gizarte eragile ezberdinekin hasitako kontaktu errondaren baitan, Txirotasunaren aurkako Borrokaren Nafarroako Sarearen ordezkaritza batekin elkartu da gaur goizean.
Geroa Bairen egoitzan burutu den elkarretaratzean koalizioaren aldetik Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako bere hautagai Uxue Barkos egon da Koldo Martínez, Isabel Aramburu eta Patxi Leuzak lagunduta. Txirotasunaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Borrokaren Nafarroako Sarearen aldetik bere presidente Lydia Almirantearena egon da, Batzordeko kide diren Eduardo Jiménez, Rubén Unanua, Ricardo Hernández eta Edurne Redínekin batera.
Koalizioak funtsezkoa deritzo enpleguaren sorreraren alde lan egiten ari diren eragileekin elkartzeaz gain, txirotasunaren eta gizarte bazterkeriaren aurka egunero borrokan ari direnekin ere elkartzea.
Zentzu honetan, Geroa Baik txirotasunari eta bazterkeriari aurre egiteko neurrien diagnostikoa eta planifikazioa definitzeko etengabeko kontaktua edukitzearen beharra adierazi die erakundeko ordezkariei. Ildo honetatik Txirotasunaren aurkako Borrokako Sareko ordezkariek ere bat egin dute, funtsezkoa iritziz datorren foru Exekutiboarekin etengabeko komunikazioa, azken urte hauetan gertaturikoaren aurrean.
Bi erakundeek bat egin dute, txirotasunaren eta gizarte bazterkeriaren aurkako ekintzak zeharkakoa eta prebentziozkoa izan behar duenaren beharrezkotasunean, bai eta gizarte politiken birgizatiartze eta profesionalizatzean ere.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.