Pasa den astean hasitako gizarte eta ekonomia eragileekin kontatu errondaren baitan, Geroa Bai gaur arratsaldean LAB sindikatuaren ordezkaritza batekin elkartu da.
Sindikatuaren egoitzan egin den bileran, Geroa Bairen aldetik Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako hautagai Uxue Barkos eta Manu Ayerdi egon dira. Sindikatuaren aldetik berriz Igor Arroyo LAB sindikatuaren Nafarroako ordezkaria, Juantxo Goien eta Isabel Artiedak lagunduta egon da.
Geroa Baik kalitatezko enplegu iraunkorraren sorrera eta finkatzearekin bere konpromiso tinkoa adierazi dio sindikatuari, hori baita bere lehentasun garrantzitsuenetariko bat txirotasunari eta gizarte bazterkeriari aurre egitearekin batera.
Halaber, koalizioak LABi adierazi dio egungo hitzarmen egoera garai berriekin bat egon behar duela bai eta ordezkaritza anitzarekin ere.
Era berean, koalizioak Nafarroan funtzio publikoaren inguruko hausnarketak elkar banatu ditu sindikatuarekin eta Geroa Baitik nabarmendu dute haien helburu eta asmo handietako bat, funtzio publikoaren dimentsioa eta egitura XXI mendeko Nafarroara egokitu eta ekintza exekutiboaren partaide egitea dela.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.