Bixente Serrano Izkok bere diputatu kargua hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 6a, 00:00

Bixente Serrano Izkok atzo hartu zuen bere diputatu kargua Diputatuen Kongresuan egin zen osoko bilkuran.

Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako hautagai Uxue Barkos ordezkatuko duen Serrano Izkok “legeak hala aginduta” formularekin hitz eman zuen Konstituzioa.

Hemendik aurrera, Serrano Izkok “Uxue Barkosek Behe Ganberan urte guzti hauetan ekindako lanari jarraipena ematea” du helburu, bai eta “Kongresuan nafar jendartearen interesen alde lanean jarraitzea” ere.

Nafar diputatua, historialaria, 1948ean jaioa, 2011ko hauteskundeetan Geroa Bairen zerrendan bigarren postuan joan zen.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!