Geroa Baik enpleguarekiko eta txirotasunaren aurkako borrokan bere konpromiso tinkoa azaldu dio UGT-ri

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ira. 6a, 00:00

Gizarte eta ekonomia eragileekin egiten ari den kontatu errondaren baitan, Geroa Bai gaur goizean Nafarroako UGTrekin elkartu da.

Sindikatuaren egoitzan egin den bileran, Geroa Bairen aldetik Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako hautagai Uxue Barkos eta Manu Ayerdi egon dira. Nafarroako UGTren aldetik berriz Javier Lecumberri idazkari nagusia; María Simón Enplegu eta Sindikatu Ekintza idazkaria eta Lorenzo Ríos MCA-UGTren Idazkari Nagusia egon dira.

Bilera honetan, Geroa Baik bere konpromiso osoa agertu dio UGTri kalitatezko enplegu iraunkorraren sorrera eta finkatzearekiko, koalizioaren lehentasun nagusietako bat baita.

Halaber, Geroa Baik esan die bere beste helburu nagusietako bat txirotasunari aurre egitea dela, bai eta gizarte bazterkeria mailei ere, bi erakundeen artean adostasun osoa egon delarik gaiotan. Zentzu honetan, koalizioak sindikatuaren elkarlana eskatu du lehentasun hauei ekiteko, UGTren aldetik jarrera ona jasoz.

Azkenik, Geroa Baik eta UGTk elkarbanatze produktibo eta eraikiorra eduki dute eredu sindikalaren inguruan, bai eta Nafarroan sindikatuek erakundeetan eduki beharreko partaidetzaren inguruan.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!