Gizarte eta ekonomia eragileekin egiten ari den kontatu errondaren baitan, Geroa Bai Nafarroako Enpresarien Konfederazioarekin elkartu da gaur arratsaldean. Bilera CEN-en egoitzan burutu da eta Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako hautagai Uxue Barkos eta Manu Ayerdi CEN-eko Batzorde Exekutiboarekin elkartu dira, bere presidente José Antonio Sarría buru.
Bilera honetan, Geroa Baik bere konpromiso osoa agertu dio CEN-i kalitatezko enplegu iraunkorraren sorrera eta finkatzearekiko, koalizioaren lehentasun nagusietako bat baita. Geroa Bai kontziente da Nafarroako enpresarien papera ezinbestekoa dela helburu hori lortzeko, eta bere ekarpena aitortu du zentzu horretan.
Geroa Baik gainera bere konpromiso eta gertutasuna agertu du enpresen, eta bereziki enpresa txiki eta ertainen beharrekiko.
Halaber, Geroa Baik CEN-eko ordezkariei nabarmendu nahi izan die arduratasun, konpromiso eta elkarlan osoa espero duela haien aldetik helburu horiek lortzeko, komunak eta elkar banatuak direla baiteritzo.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.