Geroa Bai Nafarroako CCOO-rekin elkartu da gizarte eta ekonomia eragileekin egiten ari den kontatu errondaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abu. 6a, 00:00

Geroa Baik CCOO sindikatuarekin elkartu da arratsalde honetan, pasa den astean hasitako gizarte eta ekonomia eragileekin egiten ari duen kontaktu errondaren baitan, gizarte, sindikatu eta enpresa inguruko egoera lehen eskutik ezagutzeko, horrela komunikazio kanalak ezarriz Nafarroaren etorkizunari buruz asko esateko duten erakunde ezberdinekin

Nafarroako CCOO-rekin egin den elkarretaratzera Geroa Baitik Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako hautagai Uxue Barkos eta Koldo Martinez joan dira. Sindikatuaren aldetik, Nafarroako CCOO-ko idazkari nagusia Raúl Villar, Politika Instituzional eta Komunikazio idazkari Daniel Hernández eta Ekintza Sindikal idazkari Ricardo Jimeno egon dira.

Bileraren ostean, Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako hautagai Uxue Barkosek “bi erakundeen arteko adostasuna gizarte agenda lehentasuntzat hartzerakoan eta ekonomia eta enplegua bere onera ekartzean” nabarmendu ditu.

Zentzu honetan, Barkosek “helburuotan sintonia” azpimarratu du, baina “gizarte elkarrizketa tresna ezberdinen inguruan eman diren zenbait jarduera” direla eta, azaldu du “Geroa Baik esan du Gobernu ekintzak protagonismo handiagoa izan behar duela proposamen eta ildo estrategikoetan”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!