ALTSASUKO GEROA BAIREN KOMUNIKATUA

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ira. 6a, 00:00

Geroa Bai ekainak 1 eta 4 egunen artean ordezkaritza lortu duten alderdi politiko desberdinekin elkartu da, guztiei proposamen berdina aurkeztuz. Proposamen hau alderdi guztien inplikazioan oinarritzen da Udaleko organo desberdinetan (Batzordeen presidentziak, Tokiko Gobernu Batzarrean parte hartu, etab.). Alderdi guztiei irekia den proposamen hau guztien arteko akordioetan oinarrituta egon behar den legegintzaldiarentzat aproposa dela uste dugu, hau murriztu ahal duen gobernabilitate akordio edo paktu finkorik aurreikusi gabe. Aste honetan zehar, ekainak 8 eta 11 egunen artean, berriro alderdi guztiekin hitz egingo dugu.              

 

            Pasa den maiatzak 24ko udal hauteskundeen emaitzak ezagutu eta konfirmatu eta gero, Geroa Baik alkatetza lortzeko erronkari aurre egin dio, altsasuarren artean aurkeztutako hautagaitza bozkatuena izanda 1.405 boto eta 5 zinegotzi lortuz. Hau horrela izanda, ekainak 1 eta 4 egunen artean Altsasuko Udaletxean ordezkaritza lortu duten alderdi politiko guztiekin elkartu gara, ordezkaritza handiena lortu duen indar politikotik hasita eta zinegotzi kopuru txikiena lortu duenarekin bukatuz.  

            Alderdi guztiei proposamen berdina aurkeztu diegu. Geroa Bairen proposamena alderdi guztien inplikazioan oinarritzen da, hau da, eguneroko udal politikan inplikazioa. Ikuspegi honekin udal batzordeen presidentziak, udal entitateen kontseiluetan parte hartzea, bai eta Udala ordezkatu udalgaineko entitate desberdinetan ere, proposatu dugu. Honekin batera, Tokiko Gobernu Batzarrean alderdien ordezkariak egotearen alde gaude. Kontutan izan behar dugu erregimen lokalaren oinarriak arautzen dituen legearen arabera, Toki Gobernu Batzarrean alkatea edo alkatesa egonen dela, Udal Korporazioa osatzen duten pertsonen herenarekin batera. Beraz gure kasuan alkatearekin batera lau zinegotzi egon behar dira eta gure proposamena Geroa Baik, EH Bilduk, PSN-k eta Goazen Altsasuk alkateorde bat izatea da. Hauekin batera, nahiz eta legearen arabera kanpo egon, UPN ere hor egotea proposatzen dugu baina kasu honetan -aipatutako legea betez- boto eskubiderik ez izanda.

            Aurretik esandakoren arabera, ez dugu gobernabilitate paktu edo akordio finkorik aurreikusten eta honen ordez, legegintzaldian zehar ekimen desberdinak aurrera eramateko akordioak planteatzen ditugu. Horrek errespontsabilitatea eskatzen digu talde politiko guztiei. Hau horrela izanda, ez dugu botorik eskatu ekainak 13-ko alkatea aukeratzeko Osoko Bilkuran.

            Aste honetan zehar, astelehenetik ostegunera, talde politiko guztiekin berriro elkartuko gara gure proposamenaren aurrean hauek erabaki duten jarrera ezagutzeko. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!